Mezuak

Bueltan Da!

Irudia
 Kaixo guztioi! Bulegoren abestia bezala, bueltan naiz hemendik! Urteak pasa eta gero, blog-a berriz erabiltzen hastea bururatu zait. Behin Haur Hezkuntzako ikasketak amaitu eta umeekin lanean murgildu eta gero, beraiekin egin daitezkeen jarduerak zabaltzea da nire asmoa. Hemendik zabaltzen joango naizen guztia, ikusi, ikasi nahiz bururatzen zaidanaren baitan oinarritua egongo da. Ea baliagarriak egiten zaizkizuen, eta zuen iritzia eman nahi badidazue, aurrera! Ez izan beldurrik eta bota iruzkina!

BLOGAREN AGURRA!

Irudia
Kaixo guztioi! Iritsi da lau hilabetez, nire blog-a izan denari agur esateko garaia. Hemen, didaktikako klasean, kurtsoan zehar egin ditudan lanak, aurkezpenak, hausnarketak eta abar ikusteko aukera izan duzue. Batzuk gustukoak izango dira, besteak ez, batzuk ondo eginak egongo dira, besteek zeozeren falta izango dute... beti dago zerbait badakizue :) !! Espero dut, lau hilabete honetako ibilbide hau baliagarria eta gustuko izana! Jada pasa da lehen urtea eta ez nuen espero horrela joango zenik. Espero dut guztiok ondo jarraitzea eta ibilbidea lluzea denez, seguru nago topatuko garela nonbait! Hasierako mezuan esan nuen moduan, ondo ibili eta izango dugu elkarren berri! Gero arte!                                              

ZEHAZTAPEN MAILA TAULAREN HAUSNARKETA

Irudia
Ni pertsonalki galduta ibili nintzen ariketa honetan, osotasunean ere ez nuelako ulertzen. Hasteko gure ustetako dokumentuen izenak jarri genituen, baina ez zeuden ondo; ez genuen egilerik jarri; adibideetan ere hutsuneak genituen.. esango nuke hutsunez beteriko ariketa bat izan zela gurea. Honen arrazoia nik uste ez genuelako ariketa benetan ulertu. Azpian jarri dudan moduan eta argi ikusi daiteke, zein desberdintasun dauden bi taulen artean. Baina azkenean horrela ikasten da ez? Egin, eta egin behin helburura iritsi eta hori lortu arte.

EGILE EZBERDINEN AZKEN ERREPASO ARIKETA

Irudia

UNITATE DIDAKTIKOA DISEINATZEN + POWER POINT

Irudia

EBALUAZIOKO IRUDIAREN ANALISIA

Irudia
 

EBALUAZIOA ULERTZEN

Irudia