Gure taldeari planteatutako arazo egoera honako hau izan zen: “Demagun, zure lehen klase eguna dela Haur Hezkuntzako 2o zikloko 2o mailako umeekin. Eginbeharrak eta gelan jarraitu beharreko metodologia azaldu dizkizute baino zu ez zara eroso sentitzen egin beharrarekin zein metodologia berarekin, ez baituzu kontrolatzen. Gainera haurrak aztoratzen hasiak dira”. Onartu behar dugu ez genuela behar bezala irakurri eta beraz, horrek planteatu zigutena gaizki egitea ekarri zuen. Beraz, honako hau izan zen gauzatu genuen egoeraren analisia: - Zer egingo zenuke? Hau da, nola antolatuko zenuke gelako dinamika? Zehatz-mehatz azaldu. Egoera honen aurrean, ikusita haurrak aztoratuak daudela, haurrak erlaxatzeko dinamikak antolatuko genituzke. Hala nola, musika klasikoa tonu baxuan jarri gela osoan eta haurrei marrazki bat egitea proposatu genieke. Behin haurrak erlaxatuak daudela ikusita, beraien interesa pizteko, beste dinamika bat antolatuko genuke beraien proposamenen arabera...