ARAZO EGOERAREN HAUSNARKETA
Gure taldeari planteatutako arazo egoera honako hau izan zen: “Demagun, zure lehen klase eguna dela Haur Hezkuntzako 2o zikloko 2o mailako umeekin. Eginbeharrak eta gelan jarraitu beharreko metodologia azaldu dizkizute baino zu ez zara eroso sentitzen egin beharrarekin zein metodologia berarekin, ez baituzu kontrolatzen. Gainera haurrak aztoratzen hasiak dira”. Onartu behar dugu ez genuela behar bezala irakurri eta beraz, horrek planteatu zigutena gaizki egitea ekarri zuen. Beraz, honako hau izan zen gauzatu genuen egoeraren analisia:
- Zer egingo zenuke? Hau da, nola antolatuko zenuke gelako dinamika? Zehatz-mehatz azaldu.
Egoera honen aurrean, ikusita haurrak aztoratuak daudela, haurrak erlaxatzeko dinamikak antolatuko genituzke. Hala nola, musika klasikoa tonu baxuan jarri gela osoan eta haurrei marrazki bat egitea proposatu genieke. Behin haurrak erlaxatuak daudela ikusita, beraien interesa pizteko, beste dinamika bat antolatuko genuke beraien proposamenen arabera. Esate baterako, kirola asko gustatzen bazaie, kirol partidak antolatuko genituzke.
- Zergatik esango zenuke hautatu duzula metodologia edota egiteko modu hori? Nola izendatuko zenuke, egindako antolaketari?Zein oztopo topatu dituzu bidean?
Gelan ikusitakoa kontuan hartuta, dinamika hauek egokienak iruditzen zaizkigulako. Azken finean, haurrak ez ditugunez ezagutzen, beraien parte hartzea ezinbestekoa da. Antolaketa honi, metodo libre eta parte hartzezkoa deritzogu. Hasieran oztopo bat izan dugu, haurrei zein jarduera egin nahi zuten galdetzean, gelan iritzi ezberdinak egon direlako, eta horri irtenbide bat emateko, haurrei azaldu diegu gaur egiten ez duguna, bihar egiteko aukera izango dugula.
- Uste al duzu, maila desberdineko umeekin egoteak, metodologia, edukiak eta helburuak aldatzen dituela? Zergatik?
Gure ustez, maila desberdinetako umeekin egoteak, metodologia, edukiak eta helburuak aldatzen dituela argi dago. Izan ere, maila bakoitzean garapen maila ezberdina da eta horrek, faktore horietan eragina dauka. Adibidez, 3 urteko haur baten helburua formak ezberdintzen jakitea izan daiteke eta 5 urteko batena, letrak bereizten ikastea. Ezin diozu 3 urteko haur bati, 5 urteko haur bati eskatzen diozun garapen maila berdina eskatu.
Jarduera zuzendu eta guk egindako arazo egoeraren analisia desegoki zegoela ikusi ondoren, ariketa birplanteatu behar dugula erabaki dugu. Beraz, gure proposamen berria honako hau da : lehen eguna denez, lehenengo dinamika dibertigarri bat antolatuko genuke gure buruak aurkezteaz aparte, beraiek ere disfrutatu dezaten. Behin, gure buruak aurkeztu eta lehen kontaktua izan ondoren, haurrak aztoratuta daudela ikusita, erlaxatzeko dinamikak planteatuko genizkieke beraien beharrei egokituta. Dinamika hau gauzatzeko haurrei marrazki bat egitea proposatuko genieke, musika klasikoa entzuten duten bitartean, sentitzen dutena paperean adierazteko aukera izanik. Bukatzeko, hainbat txoko ezberdin ezarriko genituzke jolas libre sustatzeko helburuaren: jolas sinbolikoa, irakurketa, mugimendua, eraikuntza eta plastika.
Gelan erabiliko genukeen metodologia txoko bidezkoa izango zen, haurraren garapenerako onuragarria delako gure ustetan. Haurrak, askatasun osoa du erabakitzeko zein txokora joan nahi duen eta horrek bere garapen kognitibo nahiz motrizean eragin positiboa izango du.
Taldekideak --> Bachiller Aldazabal, Johana; Barbon Soto, Naila; Gonzalez Puente, Bakartxo; Arruti Bereziartua, Ainhoa.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina